Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburua jardunaldi gogorra izan da Etxarri eta Altsasu futbol taldeendako, biek launa gol jasota itzuli baitira. San Juan liderraren kontra aritu zen Etxarri Aranatz. Aipatu beharra dago Etxarrik ongi jokatu zuela, atzean defentsa sendoa ezarriz. Atsedenaldira gol bateko errentarekin joan zen San Juan, baina bigarren zatian presioa gutxitu zuen eta ondorioz liderrak hiru gol sartu zizkion, etxera 4-0 galduta itzuliz. Leitzan jokatutako partida goitik behera dominatu zuen Aurrerak. Altsasuk lau gol jaso zituen eta gehiago ere izan zitezkeen, leitzarrek hobe haztatuko balute. Altsasuk ez zuen gaizki jokatu, baina jaun eta jabe izan ziren leitzarren kontra ezin izan zuten gehiago egin. Gauzak horrela San Juan da erregional mailako liderra, 21 punturekin. Etxarri Aranatz 10.a da, 7 punturekin, eta Altsasu 15.a, puntu bakarrarekin. Asteburuan Etxarri Aranatzek Altsasu irabaztetik datorren Aurrera hartuko du, eta Burladesen kontra ariko da Altsasu Dantzalekun.