Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) atzo jakinarazi zuen kirol irizpideak kontuan hartuz zain talde dauden World Tourreko lehen hamabosten artean, eta zerrenda horretan dago Euskaltel. Nonbait talde laranjak 9 txirrindulari atzerritar fitxatzeak eman du bere fruitua, beti ere Euskaltelen esanetan. Horrela, talde laranjari soilik World Tour lizentzia lortzea falta zaio. Horrela, azaroaren 2tik 12ra bitartean Lizentzien Batzordera jo beharko du Euskaltelek, eta lizentzia emateko erabakia hartzeko administrazio, finantza eta etika irizpideak hartuko ditu aintzat Lizentzien Batzordeak. Beste hainbat talde daude egoera berean, eta azaroaren 26an jakinen da hurrengo urtean zein talde ariko diren World Tour mailan.