Sakanako Mendizaleekin udazken koloreak Iratin

Guaixe 2012ko urriaren 30a

Muskilda eta Abodin barna, Otsagabia eta Irati arteko ibilbidea egiteko plana proposatzen du Sakanako Mendizaleak, azaroaren 11rako. 4 ordu eta erdi inguru ibilbidea da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Autobusak mendizaleak Otsagabian utziko ditu eta gero Iratira joanen da. Beraz, ibilbidea egin nahi ez baina Iratiko udazkenaz gozatu nahi dutenek aukera dute ere izena emateko. Bazkaria 14:30ean izanen da eta bakoitzak berea emateko aukera du. Izena ematekoAzaroaren 8ra arte 636 827 166 telefonora hots eginez. 15 euro ordaindu beharko dira. Autobusa 6:30ean Olatzagutiatik abiatuko da, herriz herri pasatuz.