Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan makina bat lasterketa izan dira Euskal Herrian. 25. Donibane Lohitzune-Hondarribia Euskal Herri Maratoi erdian, esaterako, ia 2.000 korrikalari aritu ziren. Aimad Bouziane nagusitu zen (1:10:12). Felix Benjumea 52.a izan zen (1:20:18), Mikel Berdud 104.a (1:24:14) eta Jose Leitza 475.a (1:36:41). 27. Lasarte-Oria Kross Herrikoian (10, 5 km) 1095 korrikalari iritsi ziren helmugara, David Martin buru zela (32:56). Juan Luis Maiza 36.a izan zen (37:14), Jose Javier Maiza 41.a (37:43), Jose Mari Igoa 112.a (40:10), Emilio Guirado 137.a (40:54) eta Tomas Guirado 222.a (42:32). Beran jokatutako 32. Lizuniaga igoeran (4,9 km) David Garcia nagusitu zen (17:21). Nerea Parra altsasuarra 106.a heldu zen helmugara (29:04). Eta Goierri Garaia mendi lasterketan (23 km) Aritz Egea izan zen azkarrena (1:46:45). Patxi Rubio 110.a izan zen (2:34:5) eta Aran Larrañaga 111.a (2:34:52).