Sakandarrak Txikien Liga irristaketako finalean

Guaixe 2012ko urriaren 31

Asteburuan irristaketa izan da protagonista Txantrean. Larunbatean eta igandean Nazioarteko 56. San Antonio Zirkuitua jokatu da. Bertan Espainiar Estatuko hainbat komunitatetako irristalariak eta Frantzia eta Portugalgo hiru talde aritu dira. Horretaz gain, Nafarroako Txikien Ligako finala ospatu zen. Tartean, Sutegiko Maitane Igoa 3.a izan zen nesken mini mailan, Anne La Puente lehena sailkatu zen nesken benjaminen mailan eta Ander Villalobos 3.a sailkatu zen mutilen kimuen mailan. Bestalde, ikasturtean barna antolatutako probetan aritu diren irristalariei diploma eta trofeoa eman zitzaien.