Nafarroako Pilota Txapelketak

Guaixe 2012ko urriaren 31

Asteburuan Nafarroako Pilota Txapelketetako laugarren jardunaldia jokatu zen. Lehen kategoriako eskuzko modalitatean Huarte Iruñearen kontra aritu ziren Aralar Mendiko uhartearrak. Buruz burukoan Aralar Mendiko Mitxelenak 18-13 hartu zuen menpean Garralda, baina binakakoan Uharte Iruñeko Yoldi eta Tabar nagusitu ziren, 22-13, Lansalot eta Irañetaren kontra. Irurtzun Paz Zigandaren kontra aritu zen. Buruz burukoa Armendariz irurtzundarra nagusitu zen, 18-8, baina binakakoan Paz Zigandako Bengoetxea-Pinak lortu zuten garaipena, 22-21. Huarte Iruñea da liderra, 14 punturekin. Aralar Mendi hirugarrena da, 10 punturekin. Bigarren mailako B multzoko liderra Altsasu da. 22 urtez azpiko binakakoa11 bikotek eman dute izena 22 urtez azpiko Nafarroako Binakako Txapelketarako. B multzoan Irurtzun taldeko Ijurrak eta Zubiriak 22-3 hartu zituzten menpean San Migel taldeko Keralt eta Lopez. Asteburuan bigarren jardunaldia dago jokoan. A multzoan Altsasuko Pilotajaukuko Ansa eta Otamendik Oberenako Jaurena eta Cordon izanen dituzte aurkari. Eta A multzoan, Oberenako Mayans eta Larraiaren kontra ariko dira Irurtzun taldeko Ijurra eta Zubiria.