Mank-ek 6 informatzaile-hezitzaile kontratauko ditu

Guaixe 2012ko urriaren 29a

Sakanako Mankomunitateak kontratatuko dituen informatzaile-hezitzaile horietatik 4 lanaldi osoan kontratatuko ditu eta beste biak lanaldi erdian. Guztiei 7 hilabeteko lan kontratua eskainiko zaie. Ibarreko erakundeak dozena erdi lanpostuen zereginak zehaztuak ditu. Horietako bat izanen da atez ateko hondakin bilketa sistemaren inguruan zerbitzua eskaintzen den edozein udalerrietako herritarrei, komertzioei edo enpresei arreta zerbitzua eskaintzea, zuzeneko arreta, gutun, telefono zein posta elektronikoz.Horrekin batera, atez ateko proiektu teknikoa gauzatu aurretik herritarrei azaldu beharko diete. 6 langile horien egitekoa ere izanen da udalerrietako bilketa erregistroak egunera izatea eta zentralera bidaltzea. Aldi berean, herritarrak eta informatzaile berriak atez ateko sisteman formatu beharko dituzte.Kontratatuko diren 6 langile horiek, gainera, informazio bulegoan jasotako intzidentziak bildu, koordinatzaileari bideratu eta intzidentzien erantzunak bideratu beharko dituzte. Aldi berean, sortutako hondakinen araberako ordainketak kontrolatzeko sistemen jarraipena egin beharko dute. Auto-konposta zer den azaltzeko bisiten egutegia antolatu eta bisita horiek bideratzea ere Mank-eko langile berri horien zeregina izanen da. Atez ateko sistemaren ezarpenean dauden gainontzeko egitekoak ere seikoteak eramanen ditu aurrera. Horretarako, ezinbestekoa izanen dute atze ateko gaikako bilketa zerbitzua ezartzeko prozesuaren kudeaketa eramanen duen lan taldean parte hartzea. Hautagaien betebeharrakGutxienez Lanbide Heziketako goi mailako titulua izatea, edo baliokidea izan beharko dute. Kontratazioa egiten denean langabean egotea edota enplegu bulego batean inskribaturik egotea. Horretaz gain, euskaraz hitz egiten eta idazten jakitea (B-2 edo baliokidea). Azkenik, B motako gidabaimena izatea eta ibilgailua eskuragarri izatea eskatzen da. Curriculuma eta gainerako agiriak Mank-en Lakuntzako egoitzan edo info@sakana-mank.com posta elektronikoaren bidez aurkeztu daiteke azaroaren 6ko 14:00ak baino lehen. Euskara titulua ez dutenen proba azaroaren 7an eginen da. Proba teorikoa 8an eta elkarrizketa pertsonala 9an.