Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ibarreko 15 udalerrietan antolatzeko laguntzaileak eskatu ditu Sakantzen-ek. Prestakuntza bilera azaroaren 9an, ostiralean, izanen da, 18:30ean, Mank-en egoitzanSakana pairatzen ari den egoeraren inguruan bertako biztanleek proposatzen dituzten soluzioak ezagutu, erakutsi eta azalerazi nahi duena. Helburu horrekin antolatu du Sakantzen Sareak, Sakanan Garapena Sustatzeko Sare Sozialak, Ideien Zaparrada edo Brain Storming esperientzia erraldoia. Ekonomia krisi testuinguruan, pertsonak aktibatu eta elkarlanean enplegu duina sortuko duten proiektu ekonomikoak eta jarduera berriak martxan jartzea ezinbesteko jotzen dute Sareko kideek. "Guztion artean ideia ugari eta berritzaileak aurkitu ahal ditugulako" antolatu du Sakantzen Sareak Ideien Zaparrada 2012; "ekimen kolektiboaren bitartez herri bakoitzean ideia horiek azalaraztea eta jasotzea nahi dugu, etorkizun hurbil batean ideiak proiektu sendoetan bilakatzeko eta jarduera eta lanpostu berriak sortzeko". Edozein arlotan aplikatzeko ideiak izan daiteke: zerbitzuak, ingeniaritza, turismoa, aisialdia, artea, elikadura, nekazaritza, edarigintza, informatika...LaguntzaIdeien Zaparrada 2012 ekimena behar bezala atera dadin, eta akaso Sakana Guinnes liburuan ateratzeko, Sakantzen Sareak laguntza behar du. Sakandarren ideiez aparte, ibarreko 15 udalerrietako bizi-lagunen parte hartzea eta dinamizazio laguntza beharko da guztia behar bezala antolatzeko. Horregatik, azaroaren 9an, ostirala, 18:30ean, Sakanako Mankomunitateak Lakuntzan duen egoitzan prestakuntza bilera eginen da. Sakantzen Sareak ekimena aurrera ateratzeko udalerri bakoitzean talde bat sortzea nahiko luke, horregatik 9ko bilerara joateko deia egin dute Sareko kideek.