Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduan martxan jarriko da Sakanako Mankomunitateak sustatutako basolanen enplegu tailerra. Hura zuzentzeko eta irakasle lanetan aritzeko bi pertsona kontratatuko ditu Mank-ek. Hautatutako 2 pertsonen egitekoa izanen da 25 urtetik gorako 15 langabeturi baso lanetan trebatzeko jakintza erakustea. Enplegu tailer bat prestakuntza eta enpleguko programa mistoa da, langabetuak trebatu eta lan merkatuan irteera bat izateko aukera eman nahi duena. Basolanen inguruko ikasketak gelan, tailerrean eta gizarte-ekintzaren bidez eginen dute. Azken horren barruan, ibarreko makina bat herrietako basoetan eginen dituzten lanak daude. Ikasketa prozesu guztia prestatzea eta ematea izanen da Mank-ek orain kontratatuko dituen bi pertsonen egitekoa. Interesatuek haien curriculumak Altsasuko enplegu bulegoan aurkeztu beharko dituzte azaroaren 9a baino lehen.