Langabetu antolatuak lan bila

Guaixe 2012ko urriaren 31

Hala ibili ziren astearte goiz eta arratsaldean Sakanako Langabetuen Asanbladako kideak. Goizean 15 kide Altsasuko Ibarrea industrialdeko enpresetan ate joka aritu ziren. Eta beste 16 arratsaldean Ondarrian. Asanbladako kideak zirela azaldu, lanerako prest zeudela esan eta haiekin harremanetan jartzeko zein bide dagoen azaldu zuten. Ahoz eta idatziz. Gutxi batzutan ez zituzten hartu, nagusirik ez zegoelako. Gehienetan, ordea, haien azalpenak emateko aukera izan zuten langabetuek, batzuetan barruraino sartuta ere. Ixtear zegoen lantegiren batekin ere opatu ziren. Lekukotzak Enplegu zerbitzuko bulegoko atetik abiatu ziren lan bila. Adin guztietako gizon emakumeak. Haietako batek esan zigunez, "50 urte baino gehiago ditut. Jubilatzeko gazteegia eta lanerako zaharregia. Lantegietara joan izan naizenetan, zeren bila ote dator hau moduko begiradak opatu izan ditut". Aldamenean duen kide batek kontatu digu bere curriculuma begiratu ondoren lantegi batean esandakoa: "adinak huts egiten dizue. Nire kintoa zen, baina bera enpresaria eta ni langabetu". Biak ere ekimenean parte hartzen dute, enplegu bulegotik "ezer gutxi" espero dutelako. Ibarreko langabetuak asanblada ezagutzera animatu dituzte. "Mugitu beharra" dagoela adierazi dute. Haien aldamenean 2 emakume gazte. Haietako bat 2 urtez lan egin du. 16 hilabete langabezian egon ondoren, irailean lan egin zuen eta, berriro ere, langabe dago. Gogoz daude biak, "ea zerbait lortzen dugun". Lantegi batetik besterako bidean, elkar ezagutu eta haien langabe esperientziak partekatu dituzte. Hurrengo batzarraAzaroaren 5ean, astelehenean, 15:00etan Altsasuko Gure Etxea eraikinean.