Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroko igandeetan gastronomia topaketak eginen dira lakuntzarrak eta herritar berriak harremanetan jartzeko. Lakuntzako Pertza elkartean izanen dira, 18:30eanGastronomia zubi bihurtuko da hurrengo lau igandeetan Lakuntzan. Txingurriye aisialdi taldeak antolatutako topaketek lakuntzar berriak eta betikoak harremanetan jarri nahi ditu. Hango eta hemengo jakiak nola egiten diren ikasteko aukera emanen da topagune horietan. Eta behin jakiak prestatu ondoren haiek dastatzeko aukera izanen da. Txingurriyeko kide batek adierazi digunez, martxan jarri duten ekimena Nafarroko Unibertsitate Publikoak egindako ikerketan oinarrituta egin dute. "Elkar ezagutzeko topaguneak behar genituela zioen. Hau elkartzeko modu bat izan daiteke, jakiek beti eman izan dutelako emaitza ona". Kolonbia, Errepublika Dominikarra, Maroko, Mallorca, Euskal Herria eta Peruko jakiak egiten ikasi eta haiek dastatzeko aukera izanen da. Musutruk parte hartu daiteke ekimenean eta elkartera sartzea libre izanen da. "Baina izena eman beharra dago zenbat jaki erosi jakin ahal izateko". Izena ematea Kaporratzenien, elkartean edo Gure Nahian eman daiteke, baita txingurriye@gmail.com helbidean ere. EgutegiaAzaroak 4, Colombiako egunaEntsalada tropikal epelaEnpanadilla edo antzekoakIrabiatuaAzaroak 11, hemengo egunaMallorcako barazki kokaBakailaoz betetako piperraktarta edo euskal pastelaAzaroak 18, Marokoko egunaKus-kusa oilaskoarekinEtxean egindako gazta freskoaTeaAzaroak 25, Amerikar egunaYuca kroketakHaragiz betetako patatakArto irinezko opilakArto more freskagarria