Udazkeneko argazkiaren bila

Guaixe 2012ko urriaren 31

Guaixek argazki lehiaketa antolatu du, udazkena gaia hartuta. Abenduaren 18ra arte aurkez daitezke argazkiakBenito Lertxundiren abestia askotan kantatuko zenuen, edo entzun, bestela. Kolore horiek, izotzarena, haizeteen eragina, urtaroak ematen dituen fruituak... Makina bat irudi eder uzten ditu udazkenak Sakanan. Eta Bierrik Fundazioak ederrenak bildu nahi ditu. Horregatik, Guaixe astekariko irakurleak Udazkeneko Argazki Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen ditu. Parte hartzeko zure argazkia Bierrik fundazioaren Facebook-eko profileko Guaixe orriaren bidez igo behar duzu. Horrekin batera izen abizenak eta argazkia non egin duzun adierazi beharko duzu. Irudiak abenduaren 18ra arte aurkeztu daitezke. Irabazlea abenduaren 28koGuaixe astekariko zenbakian jakinaraziko da. Irabazleak sari eder bat eskuratuko du. Baina saria emateko eguna iritsi bitartean jasotako argazki guztiak web orrian ikusteko aukera izanen duzue. Oinarriak Argazki digitalak bakarrik onartuko dira eta gutxienez 1.800x1.200 pixel, eta jpg formatoa izatea.Bierrik Fundazioak beretako gordetzen du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanaren jabe den neurrian, lanak erabiltzen, jendaurrean erreproduzitzen eta jakinarazten uzten dio Bierrik Fundazioari, euskarri inprimatuan, Interneten edo ezagutzen den beste edozein modutan.Lanak abenduaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira Bierrik Fundaziaoaren Facebook profilaren bitartez.Argazkiak www.guaixe.net webgunean jarriko dira ikusgai.