Kultura ondarean aberatsak gara

Guaixe 2012ko urriaren 31

Nafarroako kultura ondaren materiagabearen artxiboak 100.000tik gora ikus-entzunezko testigantza jaso ditu dagoeneko, tartean SakananNafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) Nafarroako Ondare Ez Materialaren edo Ahozko Ondarearen artxiboa osatzen ari da, ahozko ondarearen ikus-entzunezko, idatzizko eta multimedia artxiboa osatzeko asmoz. Nafarroako Kultura Ondare Materiagabea biltzeko lana nola dagoen azaltzeko jardunaldia egin zen asteartean NUP-en. Bertara bilketa egiten ari den herrietako ordezkariak, sakandarrak tartean, gonbidatu zituzten. "Kultura Ondare Materiagabea Nafarroan: bilketa, babesa, azterketa eta aplikazioa" izenburupean, kultura eremuko arduradunei eta eragileei, eta beren herriaren ondare materiagabea berpizteko eta gordetzeko interesa duten herrietako alkateei zegoen zuzendua saioa. Funtsa: XX. mendeko gizarte tradizionalaren testigantzak biltzeaNafarroako kultura ondare materiagabearen artxiboaren proiektua (www.navarchivo.com) duela 7 urte abian jarri zuen NUP-eko Filologiako eta Hizkuntzaren Didaktikako Sailak hainbat lankideren laguntzarekin (fundazioak, elkarteak eta instituzioak). Arduradunek nabarmendu zutenez "lehentasunez bildu beharrekoa da Nafarroako XX. mendeko gizarte tradizionalaren testigantzak eta oroimena da, gordetzaileetako asko adinez oso nagusiak direlako". Arduradunen iritziz "ondare hori oso aberasgarria da, herrietako genoma kulturala balitz bezalakoa da; horregatik, gorde egin behar dugu eta gainerako belaunaldiei transmititu, beharrezko bitartekaritza kulturalarekin eta hezkuntza bitartekaritzarekin eta, gainera, bitartekaritza horrek jabetza kritikoa sustatu behar du, eta balio positiboak bere egin, eta bestalde, hain aldekoak ez diren balioak ezagutu ondoren, haiek gainditzeko balio behar du".315 herri baino gehiagotan elkarrizketakProiektuaren arduradunek azaldu zutenez, Nafarroako kultura ondare materiagabearen artxiboak dagoeneko 100 milatik gora ikus-entzunezko testigantza jaso ditu, tartean Sakanan. "Gaur egun artxiboak multimedia funts zabal bat dauka, ikertzaileek eta partikularrek utzitako materialak digitalizatu eta sartzearen emaitza dena, eta, batez ere, Nafarroako eta Nafarroa Behereko 315 herri baino gehiagotan elkarrizketa etnoantropologikoa egin izatearena. Oraingoz, 1.130 elkarrizketa egin zaizkie XX. mendeko memoriaren hainbat gordetzaileri; eta horrek 100.000tik gora ikus-entzunezko testigantza egiten du" azaldu dute.Artxiboko materialaren artean badira soinuzko testigantzak, ikus-entzunezkoak, testu bidezkoak eta argazkiak hainbat eremutakoak: oroimena, ezagutza tradizionalak, sinesmenak, zeremonia- errituak eta praktikak, ahozko tradizioa eta hizkuntzalaritza berezitasunak, joko eta kirol tradizionalak, errepresentazioak, eszenifikazioak, elikatzeko moduak, soinu eta musikazko adierazpenak, soziabilitate kolektiboko moduak eta antolatzeko moduak, e.a.Ondare materiala biltzeko lana Sakanan-Ondare Materiagabea biltzeko lana bukatuta dutenak: Irurtzun, Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Urdiain, Olatzagutia eta Ziordia. -Ondare Materiagabea biltzeko lana egiten ari direnak: Iturmendi, Uharte Arakil-Udal baimena lortzear daudenak: Altsasu, Ergoiena eta Irañeta. Saioaren nondik norakoakNUPeko ikerketako errektoreorde Alfonso Carlosenak ongi etorria eman ondoren, Tiemblo Kultura Ondare Materiagabea babesteko Plan Nazionalaren koordinatzaile Maria Pia Timonek 2011n onetsitako azken planaren berrikuntzak azaldu zituen, eta  Nafarroako Gobernuko Museo Ataleko buru Susana Irigarayk itxi zuen saioaren lehen zatia. Saioaren bigarren zatian Nafarroako kultura ondare materiagabearen artxiboa, egindako lanak, lehentasunezko beharrak eta etorkizuneko proiektuak izan dira ardatz. Horri buruz mintzatu ziren Patxi Salaberri artxiboaren zuzendari nagusia, Alfredo Asiain proiektuaren zuzendari nagusia eta Gaizka Aranguren testigantzak jasotzeko lanaren arduraduna. Bukatzeko Imotz eta Fontellaseko alkateek eta Aezkoako Ibarreko Batzar Nagusiko buruak euren herrietako testigantzak berreskuratzeko lanari buruzko esperientziak aipatu zituzten.