Cuadrado nagusitu zen Sakanako XII. Herri Lasterketan

Guaixe 2012ko azaroaren 5a

Euri fina eta hotzarekin jokatu zen Sakanako XII. Herri Lasterketa-Burundesa Sari Nagusia larunbat arratsaldean, Olaztin. Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu zuen, hainbat entitateen laguntzarekin: Dantzaleku Sakana Atletismo Kluba, Olaztiko Udala, Olaztiko Santa Ana eta San Migel elkarteak eta Olaztiko Sutegi elkartea. Proba Sakanako Koparako baliagarria zen, hurrengo astean jokatuko den Behobia-Donostia famatua prestatzeko aproposa. Eguraldi kaxkarraren eragina batez ere kategoria txikikoen probetan nabaritu zen, guztira 50 neska-mutiko inguru aritu baitziren. Hori bai, gustura ibili ziren korrikan eta irabazleek pozik jaso zituzten dominak. Eta proba nagusian aritu zirenak ere ez ziren gehiegi kexatu eguraldiagatik. Olatzagutiko herri gunean prestatutako 2,5 km-ko zirkuituari hiru itzuli eman behar izan zizkioten proba nagusian aritu ziren 100 korrikalari inguruk. Euriari aurre eginez, makina bat ikusle bildu ziren Olaztiko kaleetan, korrikalariak animatuz. Moreno lurreraProba hasi eta berehala aurrean kokatu ziren Jose Javier Cuadrado "Karratu" zaldibiarra eta Javi Moreno altsasuarra, gertu-gertu Raul Audikana olaztiarra eta Alberto Martinez lakuntzarra zituztela. Lehenik eta behin ermitako auzoraino igo ziren korrikalariak, buelta hartu eta Kale Nagusira jaisteko. Kale Nagusira heltzeko aldapa behera eta bihurgunea guztiz irristakorra zegoen euriagatik, eta makina bat korrikalarik arazoak izan zituzten, tartean Javi Morenok. Altsasuarra lurrera joan zen aipatu bihurgunean, zirkuituari bigarren itzulia ematen ari zenean. Distantzia apur bat galdu zuen Jose Javier Cuadradorekiko, eta azken itzulian Cuadradok tartetxoa zabaldu zuen bera eta Morenoren artean, helmugara bakarrik helduz (24:00). 19 segundoko tartea atera zion Morenori. Hirugarrena Raul Audikana olaztiarra izan zen (24:25). Bukaeran Morenok Cuadraroren sasoia goraipatu zuen, eta erorketari ez zion aparteko garrantzirik eman. "Zirkuitu oso polita zen, jendeak ikusteko polita. Euriarengatik lurra irristakorra zegoen, azkarregi joan gara eta zapatila hauekin... badakizu, azkenean lurrera. Denbora pixka bat galdu dut, baina "Karratu" zoriondu beharrean nago, lasterketa polita egin du" adierazi zuen altsasuarrak. Emakumezkoetan Eva Pelaez andoaindarra (28:21) nagusitu zen, Naiara Casi donostiarrari (29:42) minutu pasako aldea atereaz. Aipatzekoa da inoiz baino sakandarragoa izan zela lasterketa. Orain arte sari metalikoak ematen ziren baina aurten ez eta horregatik probara ez ziren puntako atletak etorri, beste batzuetan bezala, proba herrikoiagoa bilakatuz. "Jendearendako polita da korrikalari sakandarrak aurrean egotea. Horregatik asko animatu dute eta oso polita izan da" zihoen Morenok. Frontoian auzate polita prestatu zuten Santa Ana eta San Migel elkarteek eta bertan izan zen sari ematea. Trofeoak eta produktu loteak jaso zituzten garaileek, eta korrikalarien artean produktuen zozketa egin zen. Sakandarrak Sakanako XII. Herri Lasterketan (Olazti)1.Jose Javier Cuadrado: 24:002.Javi Moreno: 24:193.Raul Audikana: 24:254.Alberto Martinez: 24:366.Urko Berdud: 25:169.Juantxo Arregi: 25:2711.Javier Borrega: 25:2812.Juan Carlos Gomez: 25:3215.Francisco Jav. Gomez: 25:5019.Jose Javier Maiza: 26:0920.Felix Benjumea: 26:0921.Juan Luis Maiza: 26:1427.Andoni Azanza: 26:2930.Mikel Berdud: 26:3331.Mikel Lakuntza: 27:0733.Egoitz Aldaz: 27:1435.Walid Ballouk: 27:3236.Kaxi Estarriaga: 27:3337.Javier Riezu: 27:3740.Iker Flores: 27:4641.Juantxo Azurmendi: 27:5443.Jon Arellano: 28:0248.Jose Manuel Borrega: 28:4749.Robert Estarriaga: 29:1051.Santi Agirre: 29:1152.Gorka Acebes: 29:1258.Eugenio Ondarra: 29:4359.Ion Zubiria: 29:4461.Javier Pain: 30:0764.Maite Beregaña: 31:2765.Gorka Perianez: 31:4169.Ander Gurmindo: 32:3871. Erkuden San Martin: 33:1772.Ismael Lopez de Goikoetxea: 33:2677.Patxi Atxa: 34:1178.Luis Manuel Tome: 34:4179.Joxe Mari Mercero: 34:5280.Aingeru Azazeta: 34:5282.Eneko Zabalo: 35:2383.Iñaki Otxoa: 35:2484.Nerea Marin: 35:2889.Saray Garasa: 36:2090.Jone Pelaez: 37:2591.Sara Urkia: 37:2592.Josefa Arza: 37:2595.Edurne Razkin: 42:05  Kategoria txikiakAurrebenjaminak mutilak: 1. Iker Gomez. 2.Haran Trebbso. 3.Jokin Irazoki.Aurrebenjaminak neskak: 1.Gotzone Artieda. 2.Haizea San Roman.Benjaminak mutilak: 1.Ander Amezgarai. 2.Asier San Roman. 3.Kepa Marquez.Benjaminak neskak: 1.Raquel Constanza. 2.Mara Gomez. 3.Itziar Campanon.Kimuak mutilak: 1.Aimar Etxeberria. 2.Mikel Etxaiz. 3 Oier SarazibarKimuak neskak: 1.Ainhoa Etxegarai. 2. Nazaret Arbizu. 3.Tifout Ballouk.Haurrak mutilak: 1.Fermin Azkargorta. 2.El Mehdi Majidi. 3.Oihan Perez.Haurrak neskak: 1.Leire Maiza. 2.Olatz Ansa.Kadeteak mutilak: 1.Iñigo Maiza (19:21). 2.Amhed Moudaf (21:17). 3. Joseba Perez 22:03).Kadeteak neskak: 1.Suad Bagatxe (22:42). 2.Ekhi Imaz (22:54). 3.Olatz Mitxelena (22:55).