Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatzek ezin izan zuen Leitzako Aurreraren kontra. Atsedenaldira hiru goleko errentarekin joan ziren leitzarrak, hiru jokaldi ederrei esker. Bigarren zatian etxarriarrak partidari buelta emateko asmoz zelairatu ziren, eta hobeto aritu ziren, partida bukaerarako Urkiak eta Aritzek 2-3 gerturatu baitzuten Etxarri. Partida berdinketarekin despeditu ahal izan zen, Aurrerako Ioritzek sekulako geldialdia egin baitzuen. Tamalez hiru puntuak Leitzara joan ziren. Altsasuk eta Burladesek Dantzalekun jokatutako partida oso lehiatua izan zen, bereziki lehen zatian. Altsasuk oso jokaldi argiak izan zituen, baina ez zuen asmatu. Bigarren zatian irabaztera atera zen Altsasu eta gol aukera ugari sortu zituen, baina ez zuen asmatzen, eta gainera arbitroak gol bat baliogatu zien, Burladeseko atezainari ustez egindako falta zalantzagarri batengatik. Zorte txarra are gehiago borobiltzeko, Burladesek partidaren bukaeran gola sartu zuen, Altsasuren atera iritsitako aldi bakarrean. Pena izan zen Altsasuk kontrako atean horren suerte txarra izatea. Sailkapen orokorrean San Juan da liderra, 24 punturekin. Etxarri 11.a da, 7 punturekin, eta Altsasuk ixten du sailkapena, 15. Postuan, puntu eskas batekin.