Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak eta Nafarroako Gobernuak sinatu dute. Udalek garbitzen ez badituzte haiek garbituko dituzte pintadak eta gero udalari kostua kobratuNafarroan Gobernuak duen ordezkari Carmen Alba Ordunak eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseilari Javier Morras Iturmendik lankidetza-protokolo bat sinatu dute. Haren helburua da "zenbait udalerritan dauden eta terrorismoari goraipamena eta gorazarre egiten dioten pintadak, kartelak edo pankartak kentzea". Ez dute halakorik nahi "haiek erakutsiz biktimak mespretxatzen eta makurrarazten baitira".ProzeduraPolizien edo Guardia Civilaren bidez halako pintada edo pankarta baten berri ematen denean, bi administrazioak harremanetan jarriko dira. Txostena egin duen poliziaren arabera, bata edo bestea arduratuko da udalari egoeraren berri emateaz. Izan ere, udal eskumena baita garbiketako zerbitzu publikoa. Udalei pintaketa edo pankartak kentzeko hilabeteko epea emanen zaie.Eskatutakoa egiten ez bada, Foru Gobernuak pintadak garbitu eta kenduko ditu eta lan horren kostuak agindua bete ez duen udalaren esku geratuko dira. Horrekin batera, epaitegian gertatutakoaren berri emanen dute bi erakundeek.