Sakandarrak Nafarroako Pilota Txapelketa absolutuetan

Guaixe 2012ko azaroaren 7a

Nafarroako Pilota Txapelketa absolutuen 5. Jardunaldia jokatu da asteburuan. Buruz burukoan Irurtzungo Armendarizek aurrera egin du Buruzgainek ez zuelako pilotaririk aurkeztu, eta Aralar Mendiko Mitxelenak 18-12 hartu zuen menpean Zugarraldeko Azanzaren kontra. Hurrengo jardunaldian Aralar Mendi eta Irurtzun taldeetako ordezkariak lehiatuko dira. Eskuz binaka Irurtzun taldeko Ezkurdia eta Bergerak 22-17 galdu zuten Buruzgaineko Arbizu eta Esainen kontra, eta Aralar Mendiko Lansalot eta Irañetak 22-15 irabazi zieten Zugarraldeko Angita eta Iribarreni. Asteburuko seigarren jardunaldian Aralar Mendik Irurtzun izango du aurkari eta Paz Zigandak Buruzgain. Bigarren mailan Altsasu da liderra baina asteburuan ez zen San Migel A taldearen kontra lehiatzera azaldu.