Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) jakitera eman duenez, lastaila akaberan hilaren hasieran baino % 1,51 langabe gehiago zeuden izena emanda. Guztira 1.546 langabe daude Altsasuko bulegoan. Horiei Iruñeko bulegoan izena emanda dauden arakildar eta irurtzundarrak gehitu beharko genizkioke ibarreko datua jakiteko. NEZen datuen arabera Altsasun izena emandako 729 emakumezkoak dira eta 740 gizonezkoak. Adinari dagokionez, 175ek 25 urte baino gutxiago dute. Gainontzeko 1.371k adin hori gainditzen dute. Lastailean Altsasuko enplegu bulegoan 397 kontratu sinatu ziren, haietatik soilik 34 izan ziren mugagabeak.Nafarroari dagokionez, azken hilabeteak 1.316 langabe gehiago (% 2,63ko igoera) utzi ditu eta dagoeneko 50.993 nafar dira lan bila dabilenak. 25.794 emakumezko (%1,38 igoera, 351) eta 25.199 gizonezko (% 3,98 gehiago, 965). Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente Maribel Garcia Malo-k lastaileko langabezia-datuen balorazio txarra egin du, nahiz eta zehaztu duen "igoera horrek azken urteotako lastaileko hilabetearen joera orokorrari jarraitzen diola". Gaineratu du pasa den urteko igoerarekin alderatuta (% 5,05) "igoera txiki xamarra" izan dela aurtengoa.