Behobia-Donostiako 25.500 partaideen artean sakandar ugari

Guaixe 2012ko azaroaren 8a

Sakandar ugarik hartuko du parte igandean jokatuko den Behobia-Donostia herri lasterketa entzutetsuan. Aurten 25.500 korrikalarik hartuko dute irteera, ordu erdi lehenago. Goizeko 10:00etan gurpildun aulkian doazen 35 atletak aterako dira, 10:10ean izena eman duten 200 irristalariak eta 10:30ean gainontzeko atletak, taldeka. Sakandar asko ariko dira bertan.