Hala aritu ziren asteburuan Nafarroako bandetako musikariak. Aldamenean zuzendariak ere ikasten izan ziren. Jose Rafael Pascual-Vilaplana eta Vicente Egea itzaleko zuzendarien esanetara Nafarroako 64 musikari aritu ziren. Biekin prestatutako kontzertuetatik entzuleak pozik atera ziren. Haize Berriak bandako 6 kide aritu ziren asteburuko ikastaroan eta emanaldietan: Jon Alonso Vicente (klarinetea, Tolosa), Mirari Martin Garro (klarinetea, Tolosa), Asier Urizar Ramos (perkusioa, Altsasu), Jasone Etxebeste Razkin (klarinetea, Lakuntza-Tolosa), Arkaitz Martinez Mariñelarena (saxo baritonoa, Irurtzun) eta Sergio Gastaminza Baztarrika (tuba, Olatzagutia). Lakuntzako Jasone Razkin Zubillaga piano-jolea ere aritu zen. Sakanako Haize Berriak bandak 15 urte bete dituela eta Nafarroako Banden Federazioak Altsasun antolatu zuen prestakuntza ikastaroak eta ondorengo kontzertuak. Ikastaroen zuzendaria eta federazioko lehendakaria banda sakandarreko zuzendari Luis Orduña da.