Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako 33 toki erakundek kontziliazioaren aldeko itunak. Haietako 72 ordezkarik parte hartu dute berriki Nafarroako Gobernuak Iruñean antolatutako prestakuntza-jardunaldi batean. Tartean zeuden Altsasuko (2.005etik) eta Irurtzungo (2.008tik) ordezkariak. Helburua esperientziak eta abian jarritako proiektuak nahiz ekintzak ezagutu eta trukatzea izan zen. Etorkizunerako erronka nagusien artean jarri dute gizonezkoak tartean sartzea kontziliazioa eta erantzukidetasuna sustatzeko programa guztietan. Ituna sinatu duten erakundeen arteko koordinazioaren beharra sumatu dute. Gainera, mahai gainean "bizikidetza egokirako kontratuak", eskolako bide seguruak, denboraren bidezko banaketa familiaren esparruan eta pertsona gazteengan oinarritutako programen garapena izan ziren.ItunakKontziliazioaren aldeko tokiko itunak Familia eta Berdintasunerako Nafarroako Institutuak sustatzen, kudeatzen eta finantzatzen ditu. Europako funtsekin eratutako programa baten bidez 2004an sortutako ekimen horrekin, borondateak batu nahi dira tokiko esparruan barnean (tokiko erakundeak, enpresak, sindikatuak, ikastetxeak, elkarteak...) herritarren bizitza pertsonala, familiarra eta lanekoa bateragarri egitearen aldeko jarduerak garatzeko.