Ondare ez-materialaren bilduma gaur aurkeztuko da

Guaixe 2012ko azaroaren 9a

Bi udalerrietako hainbat pertsona adindu elkarrizketatu dituzte eta elkarrizketa horiekin bilduma lan bat ondu dute, gaur jendaurrean aurkeztu eta proiektatuko dutena. Arakil eta Irurtzunen egindako bilketa lana Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) osatzen ari den Nafarroako Ondare Ez Materialaren edo Ahozko Ondarearen artxiboan gordeko dira. Arakil eta Irurtzungo udalek herritarrak gaurko aurkezpenera gonbidatu dituzte. Artxibo horretan "Nafarroako XX. mendeko gizarte tradizionalaren testigantzak eta oroimena" bilduko da. NUPtik adierazi dutenez, "ondare hori oso aberasgarria da, herrietako genoma kulturala balitz bezalakoa da; horregatik, gorde egin behar dugu eta gainerako belaunaldiei transmititu, beharrezko bitartekaritza kulturalarekin eta hezkuntza bitartekaritzarekin". Sakanan-Ondare Materiagabea biltzeko lana bukatuta dutenak: Irurtzun, Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Urdiain, Olatzagutia eta Ziordia.-Ondare Materiagabea biltzeko lana egiten ari direnak: Iturmendi, Uharte Arakil-Udal baimena lortzear daudenak: Altsasu, Ergoiena eta Irañeta.