Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alegria de Iruña peñako kideak igandean Sakanara etorriko dira. 50. urtez Patata Operazioa eginen dute iruindarrek. Iturmenditik Satrustegira bitarteko ibilbidea eginen dute Sakanan, 9:00 edo 9:30 aldera abiatuta. Haien ibilgailuen klaxona joz iragarriko dute iritsi direla, herrian dela Patata Operazioa.Peñako kideek igandean sakandarrek emandako patatak jasoko dituzte. Baina horiekin batera ziurrenik ibarreko baratzetan sortutako babarrunak, kalabazak eta beste jasoko dituzte. Baita dirua ere. Guzti-guztiak Iruñeko Hermanitas de los Pobres etxeari emanen diote peñakideek. Alegria de Iruñako kideek bi ibilbide egiten zituzten patatak biltzeko: Sakanakoa eta Artzibar eta Erroibarkoa. Baina hura egiten zutenak adinagatik utzi dute eta ez da erreleborik izan. Beraz, Sakanako ibilbidea izanen da eginen duten bakarra.