Jardunaldi penagarria Etxarri eta Altsasurendako

Guaixe 2012ko azaroaren 12a

Burladesen kontra jokatutako partidan etxarriarrak izan ziren aurreratu zirenak, 2. minutuan Urkiak sartutako golari esker. Burladesek lehen zatian ez zuen jakin behar bezala erantzuten, baina bigarren zatian lau gol sartu zizkieten burlatarrek etxarriarrei, 4-1 irabaziz. Bestetik, Ardoik 2-0 hartu zuen menpean Altsasu. Zizurtarrek tokera jokatu zuten eta partida dominatu zuten, lehen zatian gol bat sartuz. Bigarren zatian joera berak jarraitu zuen eta Zizurrek beste gol bat sartu zuen. Nahiz eta altsasuarrak saiatu, markagailua ez zen mugitu. Erregional mailako laugarren multzoko liderra San Juan da, 27 punturekin. Etxarri Aranatz 11.a da, 7 punturekin eta Altsasu 15.a, puntu bakarrarekin, garaipena zer den ezagutu gabe. Larunbatean Kirol Sport hartuko du Altsasuk Dantzalekun eta Etxarrik, aldiz, Altsasu irabaztetik datorren Ardoiren kontra jokatuko du San Donato zelaian.