Zientzia fikzioa ikaragarri gustuko dut. Edozein motatako zientzi fikzioa, baina batez ere klasikoa, blade runner, 2001 space odissey eta horrelakoak. Zientzia fikzio mota asko dago literatura eta zineman. Bai eta komikietan ere.Manga komikietan hauek dira zientzia fikzio mota ohikoenak:- Zientzia fikzio apokaliptikoa: bigarren gerrate mundiala ondoren eta batez ere lehergailu atomikoen ondoren, Japonian badago apokalipsiarekiko hurbiltasuna deskribatzen duten lan pila bat. Bertan normalean lurrak jada ez du bizirik edo eta oso zaila da. Hala ere, askotan, komikietan itxaropen izpiak agertzen dira bukaeran modu batez edo beste batez, gertatutako desastrea gainditzeko. Adibide bezala "La leyenda de la Madre Sarah", "Akira" edo eta "Alita angel de combate" dugu manga komikietan.- Klasikoa: bertan naiz eta istorioa etorkizunean iragan, normalean gizartea normal dihardu bere eguneroko bizian. Normalena aurrerapen teknologiko ugari egotea da, gizarte superaurreratu baten moduan. Normalean zientziaren arlo bat asko jorratzen da eta gaur egungo gizarteekiko ezberdintasunak azpimarratzen dira. Hauen adibide izan daitezke "Temporal Shock" ezezaguna eta "Ghost in the Shell" famatua.- Ekologista: Apokaliptikoaren arrazoiak direla eta (lehergailu nuklearrak batez ere) Japonian badago korronte antibeliko oso gogorra jarraitzen duten lan ugari. Hauetan etorkizuna naturarekiko errespetu haundiz deskribatzen dute. Normalean gizartearen eboluzioa naturarekiko errespetu gabe ez da ulertzen. Hau da luzatu nahi duten mezua lan hauetan, natura errespetatzen ez bada ez dago etorkizunik. Kuriositate bezala askotan ez da etorkizuna deskribatzen baizik eta gaur egungo errealitate alternatiboa edo iragan alternatiboak deskribatzen dituzte.Niri gazteetatik ikaragarri gustatu zaidan komikia "Temporal Shock" du izena. Berez klasiko bezala katalogatu daiteke zeren istorioa gaur egungo gizartean dago kokatuta. Berez istorio honen zientzia fikzioa estralurtarren eraginean du bere koxka. Istorioaren sinopsia hau izan daiteke:Tokioko auzo arrunt bat jendez hustutzen ari dira komunikazio satelite galdu bat auzoan eroriko den beldur. Hala ere eroriko dela ez da guztiz ziurra eta lapur batek polizien eskutik ihes egiteko neska bat bahitu eta auzo horretan ezkutatu egiten da. Azkenean satelitea erori egiten da eta leherketan lapurra, bere atzetik zebilen polizia bat eta baita bahitutako neska leherketan desagertu egiten dira. Egun batzuk pasa ondoren lapurra agertu, bere burua polizia komisaldegi batean aurkeztu eta istorio miresgarri bat kontatzen du, non satelitean robot estralurtar bat bidaiatzen zuen eta leherketaren momentuan hiru protagonistei laguntza teknologikoa emanda nolabaiteko boterea ematen die. Honela, normalean baino 1000 aldiz azkarrago mugi daitezke eta arma ezberdinak egiten laguntzen die. Eta bertan ikusten da botere hori izanda pertsona bakoitzak nola eboluzionatzen duen eta nola haien hasierako rolak (lapurra, polizia eta bahitutakoa) guztiz aldatu egiten diren. Bukaera bitxia du. Batez ere pertsonaien eboluzio psikologikoa gustatu zitzaidan, nolako jarrera izan dezakegun jendearekin gure ekintzek ez badute inolako zigorrik.Esan bezala oso gustuko dut komikia naiz eta onartu beharbada nerabea nintzela irakurri nuenez garai hartako lilurak oraindik itsutu egiten nauen.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com