Txapela Sakanan

Guaixe 2012ko aza. 13a, 18:45
Emakumezkoen 390 kiloko Nafarroako Txapelketa1.Sakana (4 puntu)2.Basaburua-Imotz (2 puntu)Larunbatean Goma Gaineko Nafarroako Sokatira Txapelketako bi txapelketa erabaki ziren Lakuntzako pilotalekuan: gizonezkoen 640 kilokoa eta emakumezkoen 390 kilokoa. Aipatu txapelketak bi jardunaldiko ligaxkan jokatu dira eta hain zuzen ere Lakuntzak bigarren eta azken jardunaldia hartu zuen. Gizonezkoen 640 kiloko txapelketa (8 tiratzailez osatutako taldeak) Berriozarrek irabazi zuen, Amaiurren eta Txantrearen aurretik. Eta aurreikusi moduan Sakanako neskek ez zuten arazorik izan Emakumezkoen 390 kiloko Txapelketa irabazteko, lehen jardunaldian bezala Basaburua-Imotz menpean hartu baitzuten. Emakumezkoetan 6 tiratzailez osatutako taldetan lehiatu ziren Sakana eta Basaburua-Imotz. Sakana taldeko tiratzaileak Aitziber Biurrun, Naiara MundiƱano, Arantza Serrano, Jaione Ganboa, Garazi Retegi eta Oihane Etxeberria izan ziren, azken honek aurreko astean debutatu zuen Nerea Garcia ordezkatuz. Nerea Lizarragak egin zituen entrenatzaile lanak. Igandean hasiko da 420 Kiloko Txapelketa MistoaAsteburu honetatik aurrera talde mistoen 420 kiloko txapelketan lehiatuko dira Sakanako neskak, Amaiurreko tiratzaileekin taldea osatuta. Basaburua-Imotz eta Berriozar izanen dituzte aurkari. 2 jardunaldiko ligaxkan erabakiko da txapela. Igandean, azaroaren 18an, lehen jardunaldia hartuko du Latasako pilotalekuak, 18:00etatik aurrera. Euskadiko txapelketan aritzea kolokanNafarroako txapelketa denboraldi honetan jokatuko duten txapelketa bakarrenetarikoa izango da, izan ere, Nerea Lizarraga entrenatzaileak dioenaren arabera jende gutxi dute Euskadiko txapelketan parte hartzeko. Nafarroakoa launakakoan parte hartuko dute. Sokatiratzaileak unibertsitate ikasketen azken urtean daude, eta aurten konpetizioa lasai hartzea erabaki dute.