Borroka internazionalistak 25 urte ospatu ditu Altsasun

Guaixe 2012ko azaroaren 13a

Altsasun ospatu zuen Askapenak 25. urteurrena. Askapenaren ibilbidea 1987an hasi zen, eta bideo, antzerki, bertso, dantza eta musika bidez internazionalisten historia errepasatu zuten larunbata eguerdian ospatutako ekitaldian. Internazionalismoak dioen bezala, elkartasunez egindako ekitaldia ospatu zuten: Altsasuko antzerki taldea, dantza taldeko kideak eta musika bandako kideak parte hartu zuten. Tximeletako abeslariek Askapenaren kanta berria abestu zuten. Iortia Kultur Guneko areto nagusia bete zen, eta eskaileretan eta pasiloetan zegoen jendea kanpoan gelditu behar izan zen larrialdi segurtasuna zela-eta. 25 urtez hamaika izan dira elkar lagundu dituzten herriak, hamaika kide diren bezala. Kapitalismo "basatia" hasi zenetik, borroka asko izan dituzte internazionalistek. Hortaz, Askapenaren historia oinarritzat jarri dute aurrera jarraitzeko aurkeztu berri duten Euskal Manifestu Internazionalistan. "Internazioalismo abertzalea izango da, edo ez da internazionalimoa izango", dio manifestuak.Baina 25 urte hauetan kide asko izan dira erori direnak. Emozioz beterik hitz egin zuen Begoña Garcia Alba El Salvadoren eraildako Askapenako kideko ahizpak. Jose Javier Oses eta Arnaldo Otegiren gutunak irakurri zituzten ere. Otegik dio: "Mundua gure borrokatzeko lekua dela".