Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean hasi zen Movistar Team taldearen kontzentrazioa Iruñean, eta gauzak ongi, ostiralera arte egonen dira Gorraizko Gazteluko hotelean aterpea hartuta. Guztira 50 pertsona inguru bildu ditu Movistarrek, txirrindulariak, zuzendariak eta gainontzeko teknikari eta langileak kontuan hartuta. Tartean daude Imanol Erbiti txirrindulari hiriberriarra eta Jose Luis Arrieta zuzendari uhartearra. Hurrengo denboraldirako ekipazio berria prestatu eta txirrindulak puntuan jarriko dituzte eta txirrindulariei esfortzu probak eta beste eginen dizkiete.