Patatak eta beste, operazioan jasoak

Guaixe 2012ko azaroaren 14a

Megafonoekin eta bozinak joz Patata Operazioa berriro martxan zela iragartzen zen. Urdiain eta Etxarren artean izan zen, igandean. Alegria de Iruña peñako 15 kide eta Hermanitas de los Pobres egoitzan bizi de gizon batek parte hartu zuten Patata Operazioan. Eta jakina, sakandarrak ere. 2.000 kilo inguru patata, alubiak, kalabazak tipulak eta 570 euro jaso zituzten goizean. Peñako kideak sakandarrei esker ona azaldu zieten 50 urte hauetan, urtero-urtero, esku zabalak izateagatik eta ekimenarekin bat egiteagatik. Alegria de Iruñako kideak Hermanitas de los Pobres-en egoitzan bazkaldu ondoren operazioaren 50 urteurrena oroigarria jaso zuten.