Hara! albuma kalean

Guaixe 2012ko azaroaren 14a

Miren Asiain Loraren irudi albuma argitaratu berri da, bera izan baitzen Etxepare sariaren VI. edizioko irabazlea. Lehiaketa hori Nafarroako Udal eta Euskara Zerbitzuek antolatzen dute, Sakanako Mankomunitatea barne, Pamiela argitaletxearen laguntzarekin. Hara! album irudidunean haur bat eta bere amona dira protagonistak. Azken horrek mundu errealaren eta ametsezkoaren arteko giltza duela dirudi. Aurtengo lana aurkeztuta, antolatzaileek Etxepare Saria 2013 aurkeztu dute. Lan ilustratuak heldu den urteko maiatzaren akabera baino lehen aurkeztu beharko dira. Irabazleak 5.000 euroko saria eta lana argitaratzea lortuko du. Informazio guztia www.etxeparesaria.net web orria izanen da.