Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandar berriendako Harrera ikastaroa antolatu du Euskara Zerbitzuak. Sakandarrek etorri berriak haietan izena ematera animatzeko eskatu duNola agurtzen da euskaraz? Nola galdetzen da ordua? Zer jartzen du kultur agendan? Harrera ikastaroarekin euskal kultura hobeki ezagutzeko eta euskara pixka bat ikasteko aukera izango dute sakandar berriek. 60 orduko ikastaroa AEK-k emanen du azaroaren 26tik otsailaren 22ra bitartean, Altsasuko Zelandi ikastetxe publikoan eta Lakuntzako udaletxean. Sakanan bizi eta euskararekin harremanik izan ez duten bizilagun berriendako doako ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak, euskal gizartea hobeki ezagutu eta euskara pixka bat ikas dezaten. Izen-ematea azaroaren 19tik 22ra egin daiteke Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan (948 464 840 / 948 464 867 euskara2@sakana-mank.com)Ikastaroen ordutegia Hiru hilabetetan Sakanako bi herritan eskaini dira harrera ikastaroak. Lakuntzakoa goizez izanen da: astelehen, asteazken eta ostegunetan, 9:30etik 11:30era, Lakuntzako udaletxean. Altsasukoa, berriz, arratsaldez: astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 15:00etatik 16:30era, Zelandi ikastetxe publikoan.Euskara Zerbitzuak Mank-eko Immigrazio Zerbitzuaren, Lakuntzako Udalaren, Luis Fuentes eta Zelandi ikastetxe publikoen eta Zelandi ikastetxeko publikoko Gurasoen Elkartearen laguntza izan du ikastaroak antolatzerakoan.