Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak logotipo berria du. Aurrekoaren antzekoa, Mank hizkiak mantentzen ditu, baina oraingoan laranja da. Horretaz gain, hizkien azpian Sakana hitza nabarmendu da. Ibarreko erakundeko lehendakari Aitor Karasatorre Muguruzak azaldu digunez, "komunikazio arloan hutsune bat zegoen orain arte. Komunikazio teknikari eta enpresa bat hartu ditugu eta haiek proposatu zuten". Sakanako Mankomunitatearen orain arteko ibilbidean inflexio puntu bat gertatu behar dela pentsatzen dute. "Asmo garrantzitsuak daude eta horrek irudian ere isla izan dezake". Hala, Mank-ek eman nahi duen aurrera pausoa irudian ere islatuta gelditu da.