Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iturmendiko Gazte Asanbladak sustatutako irratiak 13 urte egin ditu eta asteburuan urtebetetze ospakizunak dituzte. Udaletxean hasi, baina azkar batean udalaren baskula zena egokitu handik emititzen du Iturmendiko irrati libreak, FM 107,7. Hasiera batean herrirako emanaldiak ziren, gero Sakana zabaldu ziren eta Internet-ek mundura barreiatzen du Eztandaren seinalea.Eztandaren eskaintza nagusia musika da, baina bada besterik. Astegun goizetan, Gasteizko Hala Bedi irratiaren Suelta la olla saioa ematen dute, 10:00etatik 11:00etara. Ondoren Iruñeko Eguzki Irratiaren magazina entzun daiteke beste ordu batez. Eta hura despeditzean, 13:00etarain, atzera ere Hala Bedi irratiaren saioa zabaltzen du Eztandak. Horretaz, gain, Lakuntzako eta Bakaikuko zenbait kidek saioak egiten dituzte, baita DJ Sergeik ere, gauero.EgitarauaAzaroak 16, ostirala19:00etan Kalejira. 20:00etan Auzatea gaztetxean. 22:00etan Bingo afaria. Azaroak 17, larunbata14:00etan Bazkaria. 17:00etan Haurrekin jolasak. 20:00etan Auzatea Eztanda irratian. 22:00etan Afaria Aizkozarren 23:30ean Kontzertuak: Street Combat, Injurias eta DJ Sergey.