Maitena Ezkutari, Plazaola Kontsortzioko gerenteaHan zeundela, aurreko ostiralean bildu zen Nafarroako Mendialdeko Kalitate Mahaia. Zer da?Turismo arloko mahai honek urte asko ditu martxan. Baina aurten aldatu egin zen eta parte-hartzea ireki egin da. Hala sartu gara turismo kontsortzioak. Nafarroako Mendialdeko sektore ekonomiko eta zerbitzu publikoetako ordezkariak bildu eta elkarlana sustatzen du. Gu Cederna-Garalurrek gonbidatu gintuen. Kalitate inguruan dauden eta ikusten ditugun arazoak eta estrategikoki landu behar diren gauzak denen artean aztertzen ditugu mahai honetan, gero martxan jartzeko.Zeinek parte hartzen du Mendialdeko Kalitate Mahaian? Turismo eta Merkataritza Zuzendari Nagusi Carlos Ercek; Turismoa eta Merkataritzaren Sustapen eta Antolakuntza Zerbitzuko Zuzendari Fermin Villanuevak; Cederna-Garalurreko presidente Jose Maria Aierdik, Isabel Elizalde gerenteak eta hainbat teknikarik; alkateek; mankomunitateetako buruek; Nafarroako Landa Hotelen Elkarteko ordezkariak eta turismo kontsortzioetako kideek. Turismoari dagokionean, zer da kalitatea?Enpresa eta arlo guztietan kalitatea dagoen moduan, turismoan ere. Kalitateko gauza dezente daude. Alde batetik, kalitate Q-a dago. Horrek urtero auditoriak eta ebaluaketak egitea dakar eta koste batzuk dauzka. Bestetik, Praktika Egokien kalitate planak daude eta horien inguruan aritu ginen bileran. Bestearekin alderatuta martxan jartzeko errazagoa da, eta merkeago. Landa etxeetan eta enpresa txikietan indarrean jartzeko askoz errazagoa da. Kalitate estandar batzuk ziurtatzen ditu Praktika Egokien planak. Aurten biltzen garen 2. aldia da. Planarekin bat egin duten enpresen jarraipena egiten da urtero eta haien txostenak baloratu genituen. 38 guztira. Eta urte guztiak 58. Txosten horietan teknikariek jaso dute baldintzak bete dituzten, osatu dituzten edo ez, hobekuntzak. Denak pasatu dira. Gehienak, Bertiz eta Plazaola inguruan daude. Sakanan Urdiaingo Kaluxa jatetxea dago. Nafarroako Mendialderako interesgarriak izan daitezkeen zer gai tratatu ziren?Turismoaren inguruko erakundeak eta hainbat sektoretako ordezkariak biltzen garela baliatuz, egoki ikusi zen turismoan, merkataritzan eta zerbitzuetan dauzkagun arazoak aztertzea. Erabaki taktikoak ere hartzea. Bestalde, bildutako bakoitzak arlo bakoitzari zein lehentasun ematen zion esan zen. Esaterako, Pirinio aldean herri asko Internetik ez du eta erabaki zen gobernuak hori aztertu beharko zuela. Mendialdean helburu berak ditugunez, elkarlana beharrezkoa dela ikusi zen. Turismo helburu gisa duen garrantzia aipatu zen. Azkenik, zuretako zer da landa garapena?Labur-labur esanda, dauzkagun baliabideak berreskuratu. Gauza asko dauzkagu utzita eta galtzen. Ez soilik natura eta kultura ondarea. Ondare gehiago dago. Haiek berreskuratu eta martxan jarri. Horiek sustatuz gero gure ingurura onurak ekar ditzakegu. Benetakotasunaren bila doan jendearen atzetik joan behar dugu. Krisialdiarekin nabarmenagoa da landa garapenerako bide bat dela turismoa. Aukerak dauzkagu. Estrategikoki eta ekonomikoki baztertu ezin daitekeen zerbait da. Turismo, datuetan, gutxien jaitsi dena da. Gure inguruan egiteko gauza asko daude.