Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Giro politarekin jokatutako lehian lehen zatian Etxarri Aranatz nagusitu zen baina ez zuen golik sartu. Aldiz, Ardoiren aldeko penaltya seinaleztatu zuen arbitroak, soilik berak ikusi zuena, eta horri esker aurreratu ziren Zizurkoak. Bigarren zatian egoerari buelta ematera zelairatu ziren etxarriarraketa berdintzea eta gero aurreratzea lortu zuten Arratibelek eta Urkiak. Baina partida bukaeran eta defentsaren akats bati esker bina berdintzea lortu zuen Zizurrek.Bestalde, Dantzalekun jokatutako partidan ez zen dominatzaile argirik egon. Lehen zatian Altsasu nagusitu zen gehiago eta horri esker Rubioren gola iritsi zen. Altsasu bigarrena sartzeko zorian izan zen baina 1-0 irabaziz joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Altsasuri kosta egin zitzaion partidan sartzea eta egoera hori probestu zuen Kirol Sportek. Partida bukaeran, erantzuteko tarterik ez zegoenean, berdindu egin zuen Kirol Sportek. Gutxigatik denboraldiko lehen garaipena lortzeko aukera galdu zuen Altsasuk. Erregional mailako 4. Multzoko liderra San Juan taldea da, 27 punturekin. Etxarri Aranatz 11.a da, 7 punturekin, eta Altsasu 15.a, 2 punturekin. Asteburuan Kirol Sporten kontra jokatuko du Etxarrik. Aldiz, Berriozarren jokatuko du Altsasuk, Berriozarren kontra.