Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean Nafarroako Futbol Federazioko hauteskundeak burutu ziren. Federazioko arbitroek, jokalariek eta klubek Nafarroako Futbol Federazioko 50 asanblada kideak aukeratu behar zituzten. Parte hartzea handia izan zen, Nafarroako futbol kluben %87,5ak, arbitroen %69ak eta entrenatzaileen %33,1ak bozkatu baitzuen. Aldiz, futbolariek ez zuten horrenbeste parte hartu: soilik %7ak eman zuen bozka. Hauteskundeetan aukeratutako 50 asanblada kideak orain arteko presidente Jose Luis Diezen aldekoak izan ziren. Bere burua presidentetzat aurkezteko Heraclio Jimenezek gutxienez aldako 8 asanblada kide behar zituen eta ez zuenez ezta bat ere lortu, Jose Luis Diez izango da bere burua presidentetzat aurkeztuko duena, hurrengo 4 urtetan federazioa gidatzeko. Aukeratutako 50 asanblada kideen artean Altsasu futbol kluba eta Irurtzungo Xota kluba zueden, biak Diezen aldekoa. Aipatzekoa da Etxarri Aranako kluba eta taldeko jokalariren batzuk Heraclio Jimenezen taldean zeudela.