Sakandarrak Uharte Iruñeko Pilota Torneoan

Guaixe 2012ko azaroaren 21a

Gaur Uharte Iruñeko afizionatuen pilota torneoa final laurdenetan sartuko da. Garraldak Ojuel izango du aurkari eta Yoldik Ezkurdia. Partidak 18:30ean hasiko dira, Toki Alai pilotalekuan. Ostiralean, 19:00etan, final laurdenetako beste bi lehiak jokatuko dira. Peñasek Mitxelena izango du aurkari eta Rekaldek Lansalot.