Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gero eta gehiago dira euskaraz sortu eta merkaturatzen diren produktuak. Baina euskarazko eskaintza hori erdararen aldean ur-tanta txiki baten pare da. Eta euskarazko produkturik gabe hizkuntzaren erabilerarik ez dago. Horregatik, 1998tik, euskarazko produktuen katalogoa ekoizten da, erdarakoen aldean, euskarazkoen kontsumoak sustapena eta bultzada behar duelako. Eta, aldi berean, herritarrak informatu eta euskarazkoen aldeko urratsa egitera animatuko ditu katalogo horrek.Sakanako Mankomunitateak eta Euskal Herriko beste 134 erakunde publikok sustatu dute Euskarazko Produktuen Katalogoa. 16 urte bitarteko haur eta gazteendako produktuen berri ematen du. Katalogoa zortzi ataletan sailkatuta dago: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoendako materiala. Haren 140.000 kopia banatuko dira. Baina www.katalogoa.org helbidean ere kontsultatu daiteke. IkerketaKatalogoaren inguruan ikerketa egin ondoren, tresna baliagarria dela ondorioztatu dute. Haren bidez, erosketa egin duten gurasoen erdia inguru erdaldunean bizi dela ikusi da. Gainera, %9,9ren etxean, soilik gaztelaniaz hitz egiten da. Erosketak egiteko katalogoa erabili duten pertsonen artean heren batek etxean gehien erabiltzen den hizkuntza gaztelania da. Nahiz inkestatuen %40ak besterik ez ezagutu katalogoa, euskarazko produktuen berri izateko tresna eraginkorra da. Katalogoa ongi baloratua da eta 7ko puntuazioa eman diote.