Musika eskolek gero eta laguntza gutxiago

Guaixe 2012ko azaroaren 19a

Sakanako 5 udal musika eskolek, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaren bigarren zatia jasoko dute aurki. Guztira 44.305,74 euro. Eskolen funtzionamendurako gastu orokorrak ordaintzeko diru laguntza dira. Nafarroako Gobernuak, aurten, 51 udal musika eskolen artean 2.104.523,05 euro banatuko ditu. Kopuru hori 345.477 euro jaitsi da 3 urteetan, eta orduan udal musika eskola gutxiago zeudela azpimarratzekoa da. Horrek, musika irakaskuntzaren inbertsioa, gero eta gehiago, udalen eta ikasleen bizkar uzten du. Gainera, heldu den urteko aurrekontu zirriborroan UPNk 1.720.283 euro aurreikusi ditu  musika eskolendako, %20 gutxiago. Herria                 KopuruaIrurtzun               6.190,36Lakuntza             6.429,85Etxarri Aranatz  12.906,56Altsasu              16.639,52Olatzagutia         2.139,81Guztira:            44.305,74 euro