Ezkurdia Uharte Iruñeko Torneoko finaletik kanpo

Guaixe 2012ko azaroaren 22a

Atzo Uharte Iruñeko Pilota Torneoko lehen finalerdiak jokatu ziren. Garraldak 22-14 hartu zuen menpean Ojuel eta Yoldik 3 tantotan utzi zuen Ezkurdia. Ostiralean, 19:00etan, final laurdenetako beste bi lehiak jokatuko dira. Peñasek Mitxelena izango du aurkari eta Rekaldek Lansalot.