Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aitor Zubietak eta Mikel Olazabalek frontoia utzi eta une batez mikrofono aurrean jarri ziren, kantatzeko. Nor ote? abestia grabatu dute Neguko abestiak diskorako, Ene kantak egitasmoaren barruan. Nerea Urbizu eta Urko Oskoz irakasleen proiektua da aipatutakoa. Haurrendako euskarazko abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte kasu gehienetan. Beste herrialde batzuetko kantu herrikoiak ere moldatzen dituzte. Duela bi urte 19 abestiz osatutako diskoa egin zuten. Aurten, beste horrenbeste kantu dituen diskoa kaleratu dute. Irabaziak Nafarroako Bertsozale Elkarteko irakaskuntza proiekturako izanen dira, D ereduko eskoletan eta ikastoletan lanean jarraitu ahal izateko.