Sakandarrak errioxarren kontra

Guaixe 2012ko azaroaren 23a

Gaurko jaialdia (20:00etan Arbizun)Ongay-Cecilio / Mendizabal III.-Ladis GalarzaTitinIII.-Merino II. / Ezkurdia-ZabaletaAspek pilota jaialdi polita ekarri du gaur Arbizuko kiroldegira. Jaialdia 20:00etan abiatuko da eta partida nagusia zuzenean eskainiko du ETB1ek. Hiru pilotari sakandar ariko dira guztira. Alberto Ongay satrustegiarra hasierako partidan ariko da. Aldiz, Joseba Ezkurdia aurrelari arbizuarrak Jose Javier Zabaleta etxarrendarraren laguntza izango du, bi errioxarren kontra egiteko: Titin eta Merino. Partida erakargarria, zalantzarik gabe. Sarrerak erreserbatzeko667 487 273 (Isabel)