Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur eta bihar jokatuko dira finalak, Etxarri AranatzenSakanako Nesken VII. Pala Txapelketa bukaerara heldu da. Txapelketa 6 mailatan jokatzen ari da, Etxarri Aranatzeko Euskalerriari pilotalekuan: elite mailan 5 bikote aritu dira; lehen mailan 6 bikote; jubenilen mailan 8 bikote; haurren mailan 4 bikote; kimuen mailan 4 bikote; eta benjaminen mailan 4 bikote. Orain arte ligaxka jokatu da maila bakoitzean, eta asteburu honetan finalen txanda izango da. Ostiralean kategoria txikikoen finalak jokatuko dira, benjaminetatik hasi eta jubenil mailaraino; eta larunbatean, eliteen eta lehen mailako finalak. Sariak Sariei dagokienez, eliteen eta lehen mailako txapeldunek, txapela, trofeoa, talasoterapia sesioa eta gazta jasoko dituzte, eta txapeldunordeek, trofeoa, talasoterapia sesioa eta gazta. Jubeniletako txapeldunek,txapela, trofeoa eta gazta eskuratuko dituzte eta txapeldunordeek, trofeoa eta gazta. FinalakOstiraleko finalak (Etxarrin, 19:00etatik aurrera)Kategoria txikiko finalakLarunbateko finalak (11:00etatik aurrera Etxarri Aranatzen)1.mailako finala: Goikoetxea-Huizi / Ainhoa-MaddiElite mailako finala: Yanira-Maite / Bea-Nagore