Igandea, indarkeria sexista salatzeko eguna

Guaixe 2012ko azaroaren 23a

Emakumeenganako indarkeriaren aurka herritarrak oroitarazi eta sentsibilizatzeko egun gisa aukeratu zuen Nazio Batuen Erakundeak Azaroaren 25a. Dominikar Errepublikan diktaduraren aurka borrokatu ziren Mirabal ahizpen omenez izan zen. Horregatik, iganderako kontzentrazioak eta bestelako ekitaldiak antolatu dira SakananUharte Arakilgo Udalak Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta hiru konpromiso hartu ditu. Lehenik, indarkeriari aurre egiteko politika integralari dagokionez, mota desberdinetako neurriak hartuko dituela. Horien barruan, hezkuntza, asistentzia eta salaketa daude. Bigarren konpromisoa da indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, osoa eta koordinatua garatzea. Azkenik, Uharte Arakilgo Udalak konpromisoa hartu du autodefentsa feministaren beharra transmititzeko eta emakumeak animatzeko lanketa berezia egin dezaten eta bitartekoak jartzeko". Konpromiso horiekin guztiekin Uharte Arakilgo Udalak emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna oinarri izanen dituen beste eredu sozial baten eraikuntzan aurrera egin nahi du. Adierazi baitu emakumeen aurkako biolentziak, izaera fisikoa, sexuala edo psikologikotik haratago, ekonomiko eta sozial izaera ere ba duela. Erakunde feministakSakanako Bilgune Feministak eta Alsasuko Feministak taldeak nabarmendu dutenez, "eskubide laboral zein sozialen murrizketek pentsaezinak ziren atzera-pausoak izan dira indarkeria sexista gainditzeko urte luzez egindako bideetan". Krisia "eraso neoliberal patriarkal murriztaile" gisa definitu dute eta salatu dute "gizon eta emakumeon arteko genero rolak indartu eta dominazioa zein zapalkuntza areagotu baizik ez du egiten". Erakunde feministek azaldu dutenez, ahulenek krisiaren ondorioak jasaten ari direla. Aldi berean, nabarmendu dute indarkeria sexista "egiturazkoa" dela eta, horregatik, "haren dimentsio guztiak kontuan hartuko dituen neurriak eta borondate politikoa" exijitu dituzte. Gogorarazi dute sexu indarkeriarekin bukatzeko erantzukizuna guztiona dela. Feministek emakumeei "erasoak ez onartzeko, salatzeko eta kalera atera eta erantzun kolektiboak emateko" dei egin diete. "Instituzioen politika paternalista eta biktimizatzaileek ez bagaituzte asetzen ez eta jabekuntzan mesederik egiten ere, elkartu gaitezen, talde eta ekimen feministak eratuaz nonahi". TeknikariakBerdintasunak indarkeria ezabatzen du leloa aukeratu dute Nafarroako hainbat udalek, Altsasukoa barne, iganderako. Bestalde, Nafarroako berdintasun teknikariek, Altsasukoa barne, aldarrikatu dute emakumeen aurkako indarkeria giza-eskubideen eta oinarrizko askatasunaren urratzerik larrienetariko bat dela. "Horregatik, administrazio publikoek aktiboki bermatu behar dituzte emakumeen eskubideak".Teknikariek nabarmendu dutenez, krisiak eragindako murrizketengatik indarkeria jasatenduten emakumeen eta bere seme-alaben babesa txikitu da. Arlo horretan egiten diren kanpainak ez direla "gastua inbertsioa baizik" azpimarratu dute. Aldi berean, salatu dute murrizketek udalei ekimen bidea ixten dietela eta emakume elkarte asko diru-laguntzarik gabe utzi dituela. Haien ustez, administrazio publikoek konpromisoa hartu behar "parekide eta bidezkoa den jendarte bat osatzeko erronka". Horretarako, haren alde egiteko "politika publikoak garatzeko apustua eta konpromiso sendoa" eskatu dute. Azaroaren 25aren harira antolatutako ekintzetan parte hartzeko deia egin dute. LABSindikatu abertzaletik esan dutenez, krisialdian "langileok emakumeonganako zapalkuntza egoerak lan merkatuan ikusten jarraitzen dugu egunero". LABetik azaldu dutenez, "jendarte kapitalista patriarkalaren kontrako borrokak, emakumeok pairatzen duten zapalkuntzaren aurkako borroka barnebildu behar du". Ekarpen feminista bere egin eta hura indartzeko konpromisoa hartu du LABek. Aldi berean, antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu langileak. DeialdiakArrasate 1936. Emakumea, gerra eta errepresioaAzaroaren 23an, ostiralean, 12:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Ikasleendako. Foruma Intxorta 1937 elkarteko Julia Mongerekin. Emakumeon aurkako eraso gehiagorik ezAzaroaren 25ean, igandean, 13:00etan Uharte Arakilgo plazan. Udala. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunaAzaroaren 25ean, igandean, 12:00etan, Etxarri Aranazko plazan. Altsasuko Feministak eta Bilgune Feminista. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunaAzaroaren 25ean, domekan, 13:00etan Altsasuko udaletxe aurrean kontzentrazioa. Altsasuko Feministak eta Bilgune Feminista. La lapidación de SorayaAzaroaren 25ean, igandean, 17:30ean Uharte Arakilgo udaletxean. El tiempo de las mariposasAzaroaren 27an, asteartean, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Doan. Altsasuko Feministak eta Bilgune Feminista.