Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakantzen Sareak, Sakanan Garapena Sustatzeko Sare Sozialak, bihar eginen den Ideien Burrunba edo Brain Storming ekimenean parte hartzera gonbidatu ditu ibarreko biztanleak. Sareko kideen ustez Sakanak bizi duen krisi egoeran, jendartea aktibatzea ezinbestekoa da, "jendarteak ekarpena handia egin baitezake". Ideien Burrunba kolektiboaren bidez, ekonomia biziberritu dezaketen ideiak azalarazi eta bildu nahi ditu Sareak, "etorkizun hurbil batean ideiak proiektu sendoetan bilakatzeko eta jarduera eta lanpostu berriak sortzeko". Lehenik, ideiak jaso, ondoren, aztertu, gero, bideragarritasuna ikuskatu eta, azkenik, egingarria bada, martxan jarri nahi lituzkete. Alor eta esparru guztietako ideiak onartuko dituzte. Nola?Ibarrean Ideien Burrunba eginen den tokietako batera joatea da egin behar den lehenengo gauza. Bildutakoak 6-8 pertsonetako taldeetan banatuko dira eta dinamizatzaile batek Brain Storming metodologia azalduko du. Sakana guztian jasotako ideiak www.sakantzen.org web orrian argitara emanen dira.Garagarrilaren 2an I. Lan Jardunaldian 100 bat pertsona bildu zituen Sakantzenek Altsasuko Burunda pilotalekuan. Handik sustapen-talde espezializatuak sortu ziren. Biharkoa haren segida izanen da. Herriz herriIrurtzun eta Arakil. Irurtzungo kultur etxean, 10:30ean. Irañeta. Udaletxean, 11:00etan. Uharte Arakil. Alhondigan, 17:00etan. Lakuntza. Udaletxean, 11:00etan. Arbizu. Udaletxean, 11:00etan. Etxarri Aranatz. Udaberri elkartean, 17:00etan. Bakaiku. Udaletxean, 11:00etan. Iturmendi. Udaletxean, 11:00etan. Urdiain. Auzoan, 17:00etan. Altsasu. Gure Etxean, 17:00etan. Olatzagutia. Kultur etxean, 11:00etan. Ziordia. Auzoan, 11:00etan.