Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den urtean hasi ziren ibarreko libertarioak antolatzen, baita Nafarroako Libertarioak asanbladan koordinatzen ere. Bilera haietatik Sakanan kolektibo libertario bat sortu eta lan ildoak zehaztea erabaki zuten. Horrela sortu da Sakanako Asanblada Libertarioa (SAL). Libertario sakandarren iritziz "Administrazio publiko eta merkatu kapitalistarekiko dugun dependentziarekin bukatzea gero eta premiazkoagoa da". Herritarrek "delegazionismoaren erosotasuna utzi" eta "ardurak hartzea eta bakoitza bere erantzukizunez jabetzea ezinbestekoa" dela uste dute. Herritarren auto-antolakuntza eta autogestioa jo dituzte oinarrizko beharrak asetzeko bidea. Eraikitzen"Alternatiba eraikitzeko", SALek autogestioan oinarritutako ekonomia alternatiboa sortu nahi du ibarrean. Horretarako, lan ildoa finkatua dute: baratza komunitarioak, elkartruke sareak, jostun tailerra, software askeko tailerra, senda belarren ikastaroa... "gure bizimoduan aldaketak egiten lortzeko helburuarekin". Lehen urrats gisa libertarioek iganderako osasunaren inguruko jardunaldia antolatu dute Bakaikun. 10:00etan, kalendularekin krema egiteko tailerra antolatu dute. 14:30ean babarrun jatea (10 euro) eta, 18:00etan, auzolan ekimeneko Leire Saituk osasunaren autogestioari buruzko hitzaldia emanen du. Bakaikuko egitaraua Nafarroako Libertarioek udazkenerako antolatu duten agitazio libertariorako jardunaldien barruan kokatzen da. Harremanetarakobabarrunbeltzak@gmail.com