Altsasuk denboraldiko lehen garaipena ezagutu du. Etxarrik, aldiz, galdu

Guaixe 2012ko azaroaren 26a

Erregional mailan txanponaren bi aldeak bizi izan dituzte gure bi taldeek. Kirol Sporten kontra 2-1 galdu zuen Etxarrik. Lehen zatian Orkoiengoek dominatu zuten, eta Etxarri kontrako gol batekin joan zen aldageletara. Bigarren zatian bi taldeak parez-pare aritu ziren eta Etxarrik berdintzea lortu zuen, baina 65. Minutuan Kirol Sport 2-1 aurreratu zen eta horrela despeditu zen lehia. Bestalde, Altsasuk denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Dantzalekun, Berriozarren kontra. Berriozarrek lehen zatia kontrolatu zuen eta Jonhelek Iruñerriko taldea aurreratu zuen, baina berehala jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren Berriozargoak. Bigarren zatian aldeko penalty bat huts egin zuen Berriozarrek, eta jokaldi tuntun batean berdintzea lortu zuten Altsasukoek, Mikelek bandatik, 40 metro ingurutik egindako jaurtiketa bati esker. 75. minutuan Xabierrek 1-2koa sartu zuen eta altsasuarrek denboraldiko lehen garaipena ekarri zuten etxera.San Juan da erregional mailako liderra, 30 punturekin. Etxarri Aranatz 11.a da, 8 punturekin, eta Altsasu 15.a, 5 punturekin. Asteburuan Etxarri Aranatzek Berriozar hartuko du eta Altsasuk Doneztebe.