Sakandarrak Tuterako Nafarroa Oinez-en aurkezpenean

Guaixe 2012ko azaroaren 26a

Tuterako Argia ikastaroak antolatuko duen Nafarroa Oinez 2013 festa ostiralean aurkeztu zuten. Garai batean ikastolen mugimenduko sustatzaile izan ziren gurasoek, egungo ikasleen 11 amonek eta aiton batek, protagonismo berezia izan zuten ekitaldian.Izan ere, euskararen berreskurapenean gizarteak, eta batez ere emakumeek, izandako garrantzia azpimarratu zen.Euskal Herriko lurraldeetatik Tuterara joanda, euskararen mapa osatu zuten amonek eta aitonak. Haietako batzuk Nafarroako 3 hizkuntza eremuetatik joandakoak ziren eta ziurtatu zutenez Nafarroan hizkuntza eremu bakarra dago: "gure hizkuntza eta gure kultura maite dutenen eremua". Hezkuntza publikoan ilobak dituen amona batek ere babesa eman zion heldu den urteko ikastolen festari. Ostiralean Tuteran izan zirenen artean Pedro Lizarraga, Mari Cruz Mundiñano eta Lexuri Urteaga sakandarrak izan ziren. Mundiñanok aurreneko Nafarroa Oinezeko antolatzaile gisa hitza hartu zuen.