Mugitu! Mugimenduak AHTren kontra kontzentratu zen

Guaixe 2012ko azaroaren 27a

Aste honetan Mugitu! Mugimenduak AHTren kontra egiten ari den baraualdiaren harira kontzentrazioa egin zuten Altsasun, azaroaren 24an, baraualdiaren hasierarekin bat eginez. 40 pertsona inguru bildu ziren, haien artean Nafarroako hainbat herrietako hautetsiak eta legebiltzarkideak. Nafarroako Gobernuan AHTn inbertitu nahi duen dirua "gastu sozialerako" erabiltzea eskatzen dute. Trena ez dela behar salatu dute, eta, aldiz, proiektuan gastatu nahi duten dirua zerbitzu publikoak hobetzeko erabili daitekeela aldarrikatu dute; hezkuntza eta osasuna, besteak beste.