Sakana-Amaiur hirugarrena talde mistoetako txapelketan

Guaixe 2012ko azaroaren 27a

Nafarroako Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren barruan jokatu da Nafarroako Talde Mistoen Txapelketa, 420 kilotan. Bertan aritu dira Sakana taldeko neskak, Amaiurko mutilekin talde mistoa osatzen. Aipatu txapelketa bi jardunalditan jokatu da eta 4 talde aritu dira, 6 tiratzailez osatutakoak: Basaburua, Imotz, Berriozar eta Sakana-Amaiur. Lehenengo jardunaldia Latasan jokatu zen eta Amaiur-Sakana hirugarrena sailkatu zen. Eta larunbatean Berriozarren jokatutako bigarren eta azken jardunaldian berbera gertatu zen. Berriozarrek 4 puntu eskuratu zituen, Imotzek eta Amaiur-Sakanak 2,5 eta Basaburuak bakarra. Horrela, puntu batuketa egin eta gero, Berriozarrek jantzi du txapela (8 puntu), Imotz izan da txapeldunordea (5,5), Amaiur-Sakana hirugarrena (4,5 puntu) eta Basaburua laugarrena (2 puntu).